Hemen doakizue "Con los cacharros" abestia 4. 5. eta 6. mailakoen eskutik. Ea gustukoa duzuen...
Play Simon,
Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!
2011/06/07
Con los cacharros
Aupa,
Hemen doakizue "Con los cacharros" abestia 4. 5. eta 6. mailakoen eskutik. Ea gustukoa duzuen...
Hemen doakizue "Con los cacharros" abestia 4. 5. eta 6. mailakoen eskutik. Ea gustukoa duzuen...
2011/03/20
Etwinning proiektua
Aurten, berrikuntza bezala, Etwinning proiektuan (esteka ikusi) parte hartzea erabaki dugu (Comenius programaren atal bat). Lan honen bitartez, Europako beste herrialde batzuetako ikasleekin internet bidezko harremana izango dugu, kurrikulumean txertatukako edukiak lantzeko. Aldi berean proiektu mota honetan lan egitean, derrigorrezko hezkuntzan bermatu behar diren konpetentziak landuko ditugu; eta hala nola, Europear dimentsioa, Teknologia berrien erabilera eta talde lana.
Hasiera honetan Ingelesa eta Musika lantzeko bi proiektutan murgilduko gara. Atal honetan ikus dezakezue horietako baten Etwinning zigilua klik eginaz.
Modu honetan, eskolak berrikuntza projektuetan guztiz murgilduta jarraitzen du, kalitatezko hezkuntza eskeiniz eta motibazioa piztuz.
Etiquetas:
hezkuntza
2010/11/02
Jostailugilea, pailazoen abestia
Aupa, Hemen dugu eskolan grabatutako lehen bideoa. "Jostailugilea" ipuinaren abestietako bat da. Oraindik lana dugu egiteko (batez ere afinazio eta koreografia aldetik), baina hasteko, ez dago gaizki. Ezta
Etiquetas:
bideoak
2010/09/17
Ikasturte berria!!
Dagoeneko ikasturte berria hasi dugu. Eskola berria ere estreinatu dugu (egia esan, ni naiz berria naizena), beraz, orain arte azaltzen ziren sarrera guztiak oraingoz gorde egin ditut, eta pixkanaka eskola berriko ikasleenak jartzen joango naiz.
Aurrerago ere blogari "bueltatxoren" bat emango diot; izan ere, gelako bloga, eta abar ere sortuko baititugu, eta horiek nolabait lotu egin nahi ditut. Ikusiko dugu zertan geratzen den...
Egun hauetan, aurretik idatzita nituen eta aurreko eskolarekin loturarik ez duten sarrerak berriro jarriko ditut.
Besterik gabe, aupa!

lehen hezkuntza
2010/04/23
Akai hana
Gelan abesti polit hau lantzen ari gara. Japonieraz dago. Akonpainamentua ez daukat, baina ezagutzen dugu gelan pianoarekin jotzen baitizuet. Aurkitu dunana, youtuben norbaitek igotako bertsioa bat da, eta ondorengoa da.
Txirularekin ere jo alah izango dugu abestia. Partitura laister jarriko dizuet.
Txirularekin ere jo alah izango dugu abestia. Partitura laister jarriko dizuet.
Etiquetas:
ahotserako,
Txirularako
2010/04/20
Hear the wind
Hemen duzue "Hear the wind" abestia. Txirularekin jo eta abestu egingo dugu. Polita da, baietz? Hemen lehen ahotsa dago bakarrik.
Eta bi ahotsetara abestea lortuko bagenu, honela entzun beharko litzateke.
Txirulako partitura hemen duzue, testuarekin batera.
Eta bi ahotsetara abestea lortuko bagenu, honela entzun beharko litzateke.
Txirulako partitura hemen duzue, testuarekin batera.
Etiquetas:
ahotserako,
Txirularako
2010/03/26
Jolas gehiago
Aste Santuan jolasen bat ere jarriko dizuet. Hona hemen lehenengoa, Urnietako eskolako musika irakaslearen (Antton Jauregi) blogetik ateratakoa. Bisitatu itzazue ere haren blogak, oso interesgarriak baitira: Musikaenea eta Marizulo
Etiquetas:
jolasak,
musika kuriositateak
Jclic-en egin ahal izateko jarduerak
Hemen klik egitean, musikari buruzko clic jarduerak egiteko leiho bat irekiko zaizue. Agian, "Java" aplikazioa instalatu beharko duzue, dohakoa da eta ez dago zuen ordenadorean instalatzeko inongo arazorik ematen. Froga ezazue eta kontatuko didazue zer ituditzen zaizuen...

Gozatu oporrak!

Gozatu oporrak!
Etiquetas:
jolasak,
lehen hezkuntza,
musika kuriositateak
2010/02/17
Santa Mariaren Kantiga

Oraingo honetan 6. mailakoentzako Kantiga jartzen dizuet. Ez da batere zaila, eta gelan esan bezala kultura pixkat lantzeko erabiliko dugu. Partitura hemen ikus dezakezue.
Ikusten duzuenez, garai hartako partiturak oso desberdinak ziren, ezta? Gelan horri buruz hitz egingo dugu. Eta bertsio original bat ere jarri dizuet, estiloa etab. ere ikusteko.
Ondo segi!!
Etiquetas:
6. maila,
Txirularako
2010/02/11
Druida
Oporrak eta gero, berriro ere ikasturteari martxa hartuko diogu. Horretarako kanta berria hemen jarriko dizuet etxean entzun eta praktikatu ahal izateko. Beti bezala, partitura ikus ahal izateko egin ezazue klik hemen.
Eta disfrutatzeko... ikusi bideoa! Baietz pasiloetatik jendeak hau abesten bukatu!!!
Eta disfrutatzeko... ikusi bideoa! Baietz pasiloetatik jendeak hau abesten bukatu!!!
Etiquetas:
5. maila,
bideoak,
Txirularako
2010/01/28
Beethoven eta Tutira Mai Nga Iwi

Kaixo, ikasleak!
Aurtengo ikasle askorentzat berria izango da hau guztia; baina lasai, gelan ere bloga nola erabili ikasten joango gara eta.
Hasteko, hemen azalduko zaizkizue Tutira eta 9. sinfonia txirularekin jotzeko laguntzak. Etxean gehiago gozatuko duzue bozgorailuak pizten badituzue. Animo eta praktikatzera!!!
Partitura, hemen.
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
Txirularako
2010/01/07
Berriro elkartu gara!
Aupa, ikasleak!
Denbora asko pasa da, baina elkarrekin gaude dagoeneko. Egun hauetan aste kulturala prestatzen hasiko gara. Talde bakoitzak zer egin behar duen pixkanaka joango naiz esaten, baina jakin ezazue "You and me" abestiaren laguntza prest duzuela berriro ere etxean praktikatzeko. Besteena jartzen joango naiz, ez kezkatu. Ikusiko duzue zein gauza ederrak egingo ditugun! Animo!
Hasteko hemen duzue You tube-tik ateratako bitxikeria bat. Kontatuko didazue zer iruditzen zaizuen. Bide batez... norbaitek ba al daki zein kanta den?

Suscribirse a:
Entradas (Atom)