Play Simon,

Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!

Simon made by Neave Games

Mostrando entradas con la etiqueta erregistroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erregistroa. Mostrar todas las entradas

2008/09/18

Blog honetan komentarioak idatzi daitezke




Irudian agertzen den bezala, komentarioak egiteko erregistratuta egoteko aukera dago. Hala ere, aldaketa txiki bat egin dut hau errazteko eta ez da derrigorrezkoa izango google-n kontu bat sortua izatea zuen erantzunak emateko.

Honela, idazten duzuen komentarioa blogean agertzeko garaian ez zaizue ezer berezirik eskatuko. Dena den, kurtsoan zehar galdetuko ditudan zenbait gauzetarako erantzun egoki eta onak nork ematen dituen nik jakitea nahi baduzue (badakizue gero emaitzetan dena kontutan hartzen dudala...) zuen sinadura jarri beharko duzue. Nola asmatuko dut bestela?

Anima zaitezte entzunaldiak ere komentatzen: iritzia, gustukoa duzuen ala ez, zaila izan den ala ez... bururatzen zaizuena!

Ondo segi!

Template by:
Free Blog Templates