Play Simon,

Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!

Simon made by Neave Games

Mostrando entradas con la etiqueta ahotserako. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ahotserako. Mostrar todas las entradas

2011/05/03

Hear the wind

Kaixo guztioi!

Aspaldian bloga eguneratu gabe, eta hona hemen ikasleekin bi ahotsetara ikasitako abestia ingelesez. Ea gustukoa duzuen...


2010/04/23

Akai hana

Gelan abesti polit hau lantzen ari gara. Japonieraz dago. Akonpainamentua ez daukat, baina ezagutzen dugu gelan pianoarekin jotzen baitizuet. Aurkitu dunana, youtuben norbaitek igotako bertsioa bat da, eta ondorengoa da.


Txirularekin ere jo ahal izango dugu abestia. Partitura laister jarriko dizuet.

2010/04/20

Hear the wind

Hemen duzue "Hear the wind" abestia. Txirularekin jo eta abestu egingo dugu. Polita da, baietz? Hemen lehen ahotsa dago bakarrik.



Eta bi ahotsetara abestea lortuko bagenu, honela entzun beharko litzateke.



Txirulako partitura hemen duzue, testuarekin batera.

2008/11/27

Material berria

Kaixo!

Material UGARI dago hemen aztertzeko eta lantzeko (agian errepikatuta eta guzti). Saltxeatu ahal duzuen guztia, hau baita ikasteko modu bakarra.

Hemen, landu beharreko partitura duzue eta jarraian txirularekin batera jotzeko musika. Ea zer moduz moldatzen zareten... "Sentido y Sensibilidad" (1995) soinu bandaren zati bat da, eta egilea "Patrick Doyle" da.



Hemen doaz ere 2Los chicos del coro" (2004) filmaren abestiak, aste kulturalerako landu beharko direnak. Egilea: Bruno Coulais


Karaoke moduan abestekoa...


Bertsio originala...

Template by:
Free Blog Templates