Aste Santuan jolasen bat ere jarriko dizuet. Hona hemen lehenengoa, Urnietako eskolako musika irakaslearen (Antton Jauregi) blogetik ateratakoa. Bisitatu itzazue ere haren blogak, oso interesgarriak baitira: Musikaenea eta Marizulo
Play Simon,
Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!
Mostrando entradas con la etiqueta musika kuriositateak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta musika kuriositateak. Mostrar todas las entradas
2010/03/26
Jclic-en egin ahal izateko jarduerak
Hemen klik egitean, musikari buruzko clic jarduerak egiteko leiho bat irekiko zaizue. Agian, "Java" aplikazioa instalatu beharko duzue, dohakoa da eta ez dago zuen ordenadorean instalatzeko inongo arazorik ematen. Froga ezazue eta kontatuko didazue zer ituditzen zaizuen...

Gozatu oporrak!

Gozatu oporrak!
Etiquetas:
jolasak,
lehen hezkuntza,
musika kuriositateak
2009/05/26
Five experience txikleak!
Txikleei buruz blog honetan? Gelan ezin dira jan eta! Egia da, baina interneten saltxeatzen ari nintzela, hau topatu dut. Txikle hauen Webgunean musika egiteko aplikazio bat sortu dute eta lehiaketa bat ere. Irabazleak Japoniara bidai bat! Horretarako Webguneko aplikazioan musika sortu besterik ez dago eta parte hartu.
Adibide bat ikusteko hemen duzue youtubeko bideo bat.
Lehieketan parte hartzeko praktika handia beharko bada ere, momentu atsegin bat igarotzeko oso aproposa da, jolas moduan aritzeko. Saiatuko al gara zer edo zer polita egiten? Animo!

bideoak,
musika kuriositateak
2009/03/09
Soinuaren uhinak gatza nola mugitu eta irudi geometrikoak nola egiten dituen ere polita da ezta?
Bila ezazue interneten soinuaren propietateei buruzko artikulu interesgarriak eta ekarpena egin gelara. Animo eta bilaketa ona egin!!!
Etiquetas:
bideoak,
musika kuriositateak,
soinuaren kualitateak
2009/03/03
"soinuaren kualitateak"
Ikasturtean zehar ere "soinuaren kualitateak" landuko dituzue. Dagoeneko gelan hasi gara gaiarekin eta hainbat gauza ere ikasi ditugu. Anima zaitezte sarean (youtube etab.etan) gaiari buruzko informazioa eta bitxikeriak bilatzea. Hona hemen adibidetxo pare bat.
Bitxia, baietz? Norbaitek ba al daki zergatik gertatu den hori? Asmatzen duenak positibo bat!!!!!
Bitxia, baietz? Norbaitek ba al daki zergatik gertatu den hori? Asmatzen duenak positibo bat!!!!!
Etiquetas:
bideoak,
musika kuriositateak,
soinuaren kualitateak
2008/11/20
Arlo desberdinak lantzeko Webguneak
Kaixo, ikasleak!
Orain aurkezten dizuedan Webgune honetan, eskolako arlo guztiak interneten bidez ere gehiago lantzeko aukera ona duzue. Denetarik dago: musika, matematika, 2. hizkunza, ingelesa... oso modu atseginean, gainera!
Internet erabiltzen ikastea komeni zaizue. Ez galdu aukera hau eta zerbait interesgarria topatzen baduzue, bai musikarako bai beste gaietarako, ez zalantzarik eduki eta zuen irakasleei azaldu ikasitakoa! Asko gustatuko zaie!
Webgune hori bisitatzeko, klikatu hemen!
Honetan ere, musika eta plastikako gauza ugari egin daitezke... Klikatu!
Bestela ere, ikusi Webgune loturaren tokian jarri ditudan lotura berriak. Gehienak erderaz badira ere, euskaraz ere badago!!!
Ondo segi!

hezkuntza,
lehen hezkuntza,
musika kuriositateak
2008/05/13
Gaur egungo musika eta Musika Klasikoa
Musika klasiko bezala ezagutzen dugunak eragin izugarri handia izan du gaur egungo musikan. Bai egituran bai harmonian, etab. musika klasikoaren ezaugarri asko aurkitu daitezke egunero entzuten ditugun abestietan. Eta gehiago ere! Askotan entzun daitezke abesti modernoetan duela 200 urte idatzitako melodiak! 
Hemen duzue adibide bat. Aurten hitz egin dugu Mozarti buruz. Gogoratzen? Evanescence taldeak ere bere Requiemaren pasarte bat aukeratu du bere abesti bat egiteko. Mozartek pasarte hori bukatu gabe utzi zuela ikusi genuen, hil egin baitzen. Requiemaren "Lacrimosa" izeneko pasartea da. Hemen dituzue biak entzuteko eta konparatzeko.
Evanescence
Mozart "Lacrimosa" (Requiem)
Baina ez da hau adibide bakarra. Pop, rock, etab.en historian zehar honelako adibide ugari entzun ahal izan ditugu. Ezzagutzen al dituzue? Hona hemen nire proposamena. Bilatu ezazue Ecooglen honi buruzko informazioa eta idatz ezazue komentarioetan zein adibide aurkitu dituzuen. Ondo?
Etiquetas:
mozart,
musika kuriositateak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)