Play Simon,

Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!

Simon made by Neave Games

Mostrando entradas con la etiqueta 6. maila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 6. maila. Mostrar todas las entradas

2010/02/17

Santa Mariaren Kantiga


Oraingo honetan 6. mailakoentzako Kantiga jartzen dizuet. Ez da batere zaila, eta gelan esan bezala kultura pixkat lantzeko erabiliko dugu. Partitura hemen ikus dezakezue.


Ikusten duzuenez, garai hartako partiturak oso desberdinak ziren, ezta? Gelan horri buruz hitz egingo dugu. Eta bertsio original bat ere jarri dizuet, estiloa etab. ere ikusteko.



Ondo segi!!

2009/02/25

Orkestrari buruzko lana

Kaixo!

Testu hau irakur ezazue eskatuko dizuedan etxekolana egiteko. Dauzkazuen baliabideak erabili, norberak ahal duena eginaz eta ahal ez duenari lagunduz. Gelan ere gai honi buruz hitz egingo dugu, baita materiala osatzen joango ere. Oraingoan "orkestra"ri buruz eta berarekin lotuta dagoenari buruz arituko gara. Egitura, instrumentuak, orkestrako ohiturak, entzunaldiak, kuriositateak...

Oraingoz, saia zaitete galdera hauen erantzuna bilatzeko informazioa aztertzen. Jarraian jarriko ditudan loturak erabil ditzakezue, baita liburutegietako liburuak, musika gelakoak, musika eskolako irakasleei galdetuz, gurasoei, lagunei... norberak bila ditzala bere baliabideak. Datorren astean informazioa ekarri gelara eta epeei buruz hitz egingo dugu.

Galderak:


  • Zein izan da orkestraren eboluzioa bere historian zehar? (partaide kopurua, zuzendariaren papera... ) Aipa itzazu orkestrako zuzendari batzuk.

  • Zein instrumentuz osatua dago gaur egun?Nola osatzen dute orkestra?



  • Zer da "batuta" bat? Eta bibolin kontzertinoa?


Helbide hauean hainbat informazio lortuko duzu.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Orkestra
http://es.wikipedia.org/wiki/Orquesta
http://es.wikipedia.org/wiki/Batuta
http://es.wikipedia.org/wiki/Concertino

Ondoren hainbat entzunaldi egingo ditugu. Hasteko hona hemen bat...


2008/08/05

Aspaldiko partez...

Aupa Adunako ikasleak!

Aspaldi berririk eman gabe, baina badakizue... denok gaude oporretan!

Hone hemen bideo polit bat. Agian aurten jarduera hau prestatzeko animatuko zarete, ni behintzat saiatuko naiz!



Ondo segi!!!

2008/04/28

Batuka ensaiatzeko musika eta partiturak

Aupa,

Oraingoz audio hau bakarrik igo dut. Besteak prestatuta daude baina oraindik MIDI formatuan daude eta agian ezingo dituzue ondo entzun. Jarrita dagoen hau ere formatu berdinean dago eta ez mp3n. Ezin baduzue entzun, lasai, aldatuko baitut.




Batuka




Batukaren oinarria (bi ahotsetan)




Batukaren marakak




Batukaren kaxa




Batukaren kaxa2




Batukaren kanpaiak


Hemen ere partiturak jarriko dizkizuet, erreferentzia gisa erabili nahi badituzue. Hala ere, behin jakinda zein den zuen erritmoa, audioarekin batera praktikatzea beterik ez duzue. Animo!


Batukaren oinarria Kaxa Kaxa 2 marakak kanpaiak

Template by:
Free Blog Templates