Play Simon,

Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!

Simon made by Neave Games

2009/02/25

Orkestrari buruzko lana

Kaixo!

Testu hau irakur ezazue eskatuko dizuedan etxekolana egiteko. Dauzkazuen baliabideak erabili, norberak ahal duena eginaz eta ahal ez duenari lagunduz. Gelan ere gai honi buruz hitz egingo dugu, baita materiala osatzen joango ere. Oraingoan "orkestra"ri buruz eta berarekin lotuta dagoenari buruz arituko gara. Egitura, instrumentuak, orkestrako ohiturak, entzunaldiak, kuriositateak...

Oraingoz, saia zaitete galdera hauen erantzuna bilatzeko informazioa aztertzen. Jarraian jarriko ditudan loturak erabil ditzakezue, baita liburutegietako liburuak, musika gelakoak, musika eskolako irakasleei galdetuz, gurasoei, lagunei... norberak bila ditzala bere baliabideak. Datorren astean informazioa ekarri gelara eta epeei buruz hitz egingo dugu.

Galderak:


  • Zein izan da orkestraren eboluzioa bere historian zehar? (partaide kopurua, zuzendariaren papera... ) Aipa itzazu orkestrako zuzendari batzuk.

  • Zein instrumentuz osatua dago gaur egun?Nola osatzen dute orkestra?



  • Zer da "batuta" bat? Eta bibolin kontzertinoa?


Helbide hauean hainbat informazio lortuko duzu.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Orkestra
http://es.wikipedia.org/wiki/Orquesta
http://es.wikipedia.org/wiki/Batuta
http://es.wikipedia.org/wiki/Concertino

Ondoren hainbat entzunaldi egingo ditugu. Hasteko hona hemen bat...


0 comentarios:

Template by:
Free Blog Templates