Kaixo guztioi!
Aspaldian bloga eguneratu gabe, eta hona hemen ikasleekin bi ahotsetara ikasitako abestia ingelesez. Ea gustukoa duzuen...
Play Simon,
Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!
Mostrando entradas con la etiqueta lehen hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lehen hezkuntza. Mostrar todas las entradas
2011/05/03
2010/09/17
Ikasturte berria!!
Dagoeneko ikasturte berria hasi dugu. Eskola berria ere estreinatu dugu (egia esan, ni naiz berria naizena), beraz, orain arte azaltzen ziren sarrera guztiak oraingoz gorde egin ditut, eta pixkanaka eskola berriko ikasleenak jartzen joango naiz.
Aurrerago ere blogari "bueltatxoren" bat emango diot; izan ere, gelako bloga, eta abar ere sortuko baititugu, eta horiek nolabait lotu egin nahi ditut. Ikusiko dugu zertan geratzen den...
Egun hauetan, aurretik idatzita nituen eta aurreko eskolarekin loturarik ez duten sarrerak berriro jarriko ditut.
Besterik gabe, aupa!

Etiquetas:
lehen hezkuntza
2010/03/26
Jclic-en egin ahal izateko jarduerak
Hemen klik egitean, musikari buruzko clic jarduerak egiteko leiho bat irekiko zaizue. Agian, "Java" aplikazioa instalatu beharko duzue, dohakoa da eta ez dago zuen ordenadorean instalatzeko inongo arazorik ematen. Froga ezazue eta kontatuko didazue zer ituditzen zaizuen...

Gozatu oporrak!

Gozatu oporrak!
Etiquetas:
jolasak,
lehen hezkuntza,
musika kuriositateak
2010/01/28
Beethoven eta Tutira Mai Nga Iwi

Kaixo, ikasleak!
Aurtengo ikasle askorentzat berria izango da hau guztia; baina lasai, gelan ere bloga nola erabili ikasten joango gara eta.
Hasteko, hemen azalduko zaizkizue Tutira eta 9. sinfonia txirularekin jotzeko laguntzak. Etxean gehiago gozatuko duzue bozgorailuak pizten badituzue. Animo eta praktikatzera!!!
Partitura, hemen.
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
Txirularako
2010/01/07
Berriro elkartu gara!
Aupa, ikasleak!
Denbora asko pasa da, baina elkarrekin gaude dagoeneko. Egun hauetan aste kulturala prestatzen hasiko gara. Talde bakoitzak zer egin behar duen pixkanaka joango naiz esaten, baina jakin ezazue "You and me" abestiaren laguntza prest duzuela berriro ere etxean praktikatzeko. Besteena jartzen joango naiz, ez kezkatu. Ikusiko duzue zein gauza ederrak egingo ditugun! Animo!
Hasteko hemen duzue You tube-tik ateratako bitxikeria bat. Kontatuko didazue zer iruditzen zaizuen. Bide batez... norbaitek ba al daki zein kanta den?

bideoak,
lehen hezkuntza
2009/06/24
Udako oporrak iritsi dira!

Beno...
Azkenean iritsi dira udako oporrak! Gogo handia edukiko zenuten, ezta?
Konturatuko zinetenez, txat gela ere itxita dago (ni ere oporretara noa, aizue!!), baina datorren ikasturtean berriro martxan jarriko dut.
Aurten 6. mailakoei agur esan behar diegu. Askok lan polita egin dute, batez ere moreek eta berdeek Rock Trap-arekin (pena azken saioa ezin izan nuela grabatu, baina ea laister zintzilikatzen dudan daukadan beste bideo bat. Han nahiko ondo ikusten da nola egiten zuten...)
Baita ere Irailan 1go mailakoei "kaixo esango diegu" eta Blogaren erabileran 3. mailan ikasle berriak izango ditugu.
Bitartean, udaran gozatu ezazue. Disfrutatu eta deskantsatu pilo bat. Baina baita ere buruak astindu gelara ideia fresko eta berriak ekartzeko. Ni dagoeneko hortan ari naiz, ea datorren ikasturtean Rock trap moduko gauza interesgarriak egiten ditugun.
Jakin ezazue ni, agian, Urtarrila arte ez naizela eskolan egongo ikastaro bat egin behar baitut. Hala ere kontaktuan egongo gara.
Beno, besterik gabe, udara on ona izan!!!!
Mikel
Etiquetas:
lehen hezkuntza
2009/03/16
3. eta 4. mailakoen abestiak
Hau da txirularako beste abestia, "Ene maitia". Azkenean, Beethovenen abestia ereat utzi dut. Hau oso polita da eta ez da zaila. Animo!
Abestia, hemen...
Txirulaz IItik ateratako abestia da. Xabier Zabalak egindakoa.
Laguntza ere laister jarriko dut.
Eta hemen sinfoniaren abestia, 9. sinfonia.
Eta laguntzarako musika...
Kontuan izan ez dela originala, moldaketa bat baizik. Youtuben topa ditzakezue bertsio onak. Animo eta lan hau ezagutu, merezi du eta!
Abestia, hemen...
Txirulaz IItik ateratako abestia da. Xabier Zabalak egindakoa.
Laguntza ere laister jarriko dut.
Eta hemen sinfoniaren abestia, 9. sinfonia.
Eta laguntzarako musika...
Kontuan izan ez dela originala, moldaketa bat baizik. Youtuben topa ditzakezue bertsio onak. Animo eta lan hau ezagutu, merezi du eta!
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
Txirularako
2009/03/04
Praktikatzeko jolas bat
Anima zaitezte honako hau probatzea. Zenbat "kliketan" lortu duzue soinu bikote guztiak bilatzen? Ea norbait animatzen den gelan ere egiteko!!
Etiquetas:
jolasak,
lehen hezkuntza
2009/01/19
"Misión imposible" eta "Chariots of fire" soinu bandak
Hemen dituzue etxean praktikatzeko beste bi abesti.
Hemen, "Mision imposible" (Norberak praktika dezala bere erritmoa) (Egilea: Hans Zimmer)
Eta hemen, "Chariots of Fire". (Egilea: Vangelis)
Animo eta praktikatu, gutxi falta da eta!
Hemen, "Mision imposible" (Norberak praktika dezala bere erritmoa) (Egilea: Hans Zimmer)
Eta hemen, "Chariots of Fire". (Egilea: Vangelis)
Animo eta praktikatu, gutxi falta da eta!
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
2008/11/27
"Karibeko piratak" soinu banda eta "When tha saints..."
4. mailakoen kanta ere hemen duzue. Klaus Badelt-en musika da Karibeko Piratak filmearentzat egindakoa. Zuek ere, saltxeatu ezazue blogean ikus daitezken hainbat gauza. Animo!
Partitura hemen ikusi dezakezue.
Kontuz, ez baita gelan landuko dugun bertsioa. Hori laister aldatuko dut.
Hemen duzue landu beharreko beste kanta. Ez da behin betikoa, baina entsaiatzeko balioko dizue!
When the saints go marching in (Louis Amstrongek fama eman zion), txirularekin jotzeko. Partitura ere hemen duzue...
Partitura hemen ikusi dezakezue.
Kontuz, ez baita gelan landuko dugun bertsioa. Hori laister aldatuko dut.
Hemen duzue landu beharreko beste kanta. Ez da behin betikoa, baina entsaiatzeko balioko dizue!
When the saints go marching in (Louis Amstrongek fama eman zion), txirularekin jotzeko. Partitura ere hemen duzue...
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
Material berria
Kaixo!
Material UGARI dago hemen aztertzeko eta lantzeko (agian errepikatuta eta guzti). Saltxeatu ahal duzuen guztia, hau baita ikasteko modu bakarra.
Hemen, landu beharreko partitura duzue eta jarraian txirularekin batera jotzeko musika. Ea zer moduz moldatzen zareten... "Sentido y Sensibilidad" (1995) soinu bandaren zati bat da, eta egilea "Patrick Doyle" da.
Hemen doaz ere 2Los chicos del coro" (2004) filmaren abestiak, aste kulturalerako landu beharko direnak. Egilea: Bruno Coulais
Karaoke moduan abestekoa...
Bertsio originala...

ahotserako,
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
2008/11/22
Santa Zezilia eguna, Zorionak musikari guztioi!
Bai, bai... gaur musikarien eguna da. Santa Zezilia eguna. Hainbat lekutan kontzertu ugari eskeiniko dira bere omenez, eta musika eskoletan jai egingo da. (Gure eskolan maisuaren eguna ospatuko dugu datorren ostiralean!)
Historiak ez du hain garbi uzten Zezilia santuaren erlazioa musikarekin. Wikipedian irakurri dezakezue zerbaiot honi buruz. Laburtzeko esango dizuet, errenazimentuan, Latin hizkuntzaren itzulpen kaskar bati esker, gaur egun Zezilia santua dela musikarien patroia. Itzulpen hori dela eta, errenazimentuko margolariek etab., instrumentu batekin margotzen hasi ziren Santu bihurtuko zena. Gerora, ohartu ziren hasierako testu horrek beste zerbait zioela.
Beno, Ondo pasa egun hau eta astelehena arte!
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
musika
2008/11/20
Arlo desberdinak lantzeko Webguneak
Kaixo, ikasleak!
Orain aurkezten dizuedan Webgune honetan, eskolako arlo guztiak interneten bidez ere gehiago lantzeko aukera ona duzue. Denetarik dago: musika, matematika, 2. hizkunza, ingelesa... oso modu atseginean, gainera!
Internet erabiltzen ikastea komeni zaizue. Ez galdu aukera hau eta zerbait interesgarria topatzen baduzue, bai musikarako bai beste gaietarako, ez zalantzarik eduki eta zuen irakasleei azaldu ikasitakoa! Asko gustatuko zaie!
Webgune hori bisitatzeko, klikatu hemen!
Honetan ere, musika eta plastikako gauza ugari egin daitezke... Klikatu!
Bestela ere, ikusi Webgune loturaren tokian jarri ditudan lotura berriak. Gehienak erderaz badira ere, euskaraz ere badago!!!
Ondo segi!

hezkuntza,
lehen hezkuntza,
musika kuriositateak
2008/09/19
"You and me" (joko olimpikoak)

Aupa, ikasleak!
Hemen duzue ikasi beharreko lehen abestia. Ez da oso zaila, gainera, aurtengo joko olimoikoak ikusi badituzue, askotan entzudako kanta izango da hau. Bi bertsio jarriko dizkizuet, Liu Huan eta Sarah Brightman- ek abestutakoa eta txirularekin jotzekoa izango dena.
Bi bertsio hauek desberdinak dira. Animatu eta idatz ezazue komentarioetan zein den bien arteko desberdintasuna. Ondo?
Klik egin hemen partitura ikusteko.
Txirularekin jotzeko jaguntza
Bertsio originala
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
Txirularako
2008/09/17
Mundu berri bat (Dvorak)
Kaixo berriz guztioi!
Ez pentsa ahaztuta nengoenik. Hemen doakizue ikasi beharko duzuen lehen abestiaren pasartea eta partitura .
("DECCA" etxeak grabatutako bertsioa. Istiván Kertész zuzendaria eta "London Symphony Orchestra", 1991)
Dvorak-en 9. sinfoniaren 2. mugimenduko melodia ikasi beharko duzue txirularekin. Ez da batere zaila, horregatik musika egitea eskatuko dut, hau da, ez da inportantea izango notak jotzea, nola jotzen ditugun baizik. Musika espresatzeko bide bat denez, espresatu beharko dugu, ezta?
4. mugimenduaren bideoa ere jartzen dizuet, izan ere sinfonia osoa ikaragarri polita da, etxean edukitzea pena merezi duen horietakoa. (bideoa kargatzen astiro doala uste dut...)
Hemen doaz galdera pare bat (badakizue erantzunak asko baloratzen ditudala):
1.- Zergatik du sinfonia honek "Mundu berria" izena?
2.- Zein da 2. mugimenduko melodiak originalarekin duen desberdintasun "txikia"?
(Galdera hau musika eskolara zoaztenentzat aproposagoa da)
Animo, eta adi berriei!

2008/03/01
"Sentido y Sensibilidad" soinu banda
Hona hemen "Sentido y Sensibilidad" soinu bandaren abestia etxean praktikatzeko nahi baduzue. Nahi izatekotan komentarioak egin jarduera honi buruz. Animo!
(Audioa jartzeko dago)
Partitura behar baduzue, klikatu hemen.
(Audioa jartzeko dago)
Partitura behar baduzue, klikatu hemen.
Etiquetas:
5. maila,
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
2008/02/29
Los chicos del coro (Pepinot)
Hemen duzue "Los chichos del coro" soinu bandaren "Pepinot" abestia txirularekin praktikatzeko. Animo!
Partitura behar baduzue, klikatu hemen.
Partitura behar baduzue, klikatu hemen.
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
2008/02/27
Txirula magikoa
Hona hemen Mozarten operaren momenturik ezagunenetarikoa. Ikasleei ez omen zaie opera asko gustatzen, baina argumentua jakitean eta proiektore batekin ikustean, hau izan da nire esperientzia, asko gustatu zaie. Noski, ez da berdina 11-12 urterekin 3 orduko opera ikustea abesten dutena ulertu eta ikusi gabe, edo honelako 4 minutuko zatia ikustea. Argumenturen nondik norakoa jakitea ere garrantzitsua da ikasleak girotzeko.
Etiquetas:
adimen emozionala,
lehen hezkuntza,
mozart,
opera
2008/02/26
Musika eta adimen emozionala
Musikak adimen emozionalarekin duen lotura inork ez du zalantzan jartzen. Azken urte hauetan, Gardneren "Inteligentzia anizkunak" teoriaren eta Daniel Golemanen "Adimen emozionala" liburuaren ostean, asko goraipatu dira musikak adimen emozionalaren garapenerako dituen onurak.
Adimen musikal baten existentzia aipatzen da Gardnerren liburuan beste batzurekin batera eta honek, nire ustetan, musika gaiari azken urte hauetan falta zaion estatusa berreskurarazten dio. Izan ere, hezkuntzan gauden musika irakasleok zama astun bat bezala jasan dugu musikari eman zaion garrantzia gutxi hori. Orain, ordea, adimen-kozientea neurtzea soilik nahikoa ez den garai hontan, baizik eta garapen emozionalari ematen zaiola behar duen garrantzia, musikaren bidez garapen hau ederki landu daitekeela azaldu da.
http://www.filomusica.com/filo20/nino.html

Gardner,
Goleman,
lehen hezkuntza,
musika
Suscribirse a:
Entradas (Atom)