Play Simon,

Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!

Simon made by Neave Games

2008/09/17

Mundu berri bat (Dvorak)

Kaixo berriz guztioi!

Ez pentsa ahaztuta nengoenik. Hemen doakizue ikasi beharko duzuen lehen abestiaren pasartea eta partitura .







("DECCA" etxeak grabatutako bertsioa. Istiván Kertész zuzendaria eta "London Symphony Orchestra", 1991)


Dvorak-en 9. sinfoniaren 2. mugimenduko melodia ikasi beharko duzue txirularekin. Ez da batere zaila, horregatik musika egitea eskatuko dut, hau da, ez da inportantea izango notak jotzea, nola jotzen ditugun baizik. Musika espresatzeko bide bat denez, espresatu beharko dugu, ezta?

4. mugimenduaren bideoa ere jartzen dizuet, izan ere sinfonia osoa ikaragarri polita da, etxean edukitzea pena merezi duen horietakoa. (bideoa kargatzen astiro doala uste dut...)





Hemen doaz galdera pare bat (badakizue erantzunak asko baloratzen ditudala):

1.- Zergatik du sinfonia honek "Mundu berria" izena?
2.- Zein da 2. mugimenduko melodiak originalarekin duen desberdintasun "txikia"?
(Galdera hau musika eskolara zoaztenentzat aproposagoa da)



Animo, eta adi berriei!

6 comentarios:

Anónimo dijo...

[i]MiKel URrenGoanJaRRi muSika MaRTzoSOA[/i]




:d


aio!!!!





:......JoSeLyN.....:

Anónimo dijo...

mikel ni musika eskolara joaten naiz eta bigarren galderako ezr ez dugu ikasten.

eman pista bat mesedez.


agur

ANNIE GORRIA 6.MAILA

Unknown dijo...

KAIXO BADAKIT ZERGATIK DEITZEN DEN MUNDU BERRI BAT: DVORAK AMERIKETARA JOAN ZENEAN HAINBESTE AFROAMERIKAR ETA HANBESTE GAUZA BERRI IKUSI ZITUEN AMERKA MUNDU BERRI BAT ZELA PENTSATU ZUELA.

Anónimo dijo...

mikel espero det urrengoan musika martxosoago bat jartzea






maialen more taldea 6. maila

Mikel Sukunza dijo...

La gran evasión baino martxosoagoa? zer iruditu zaizu, motela, edo?

Anónimo dijo...

kaixo mikel:
zenbat kostatzen da olako gauza bat egiten? erantzun mesedz
nora vega

Template by:
Free Blog Templates