Musika klasiko bezala ezagutzen dugunak eragin izugarri handia izan du gaur egungo musikan. Bai egituran bai harmonian, etab. musika klasikoaren ezaugarri asko aurkitu daitezke egunero entzuten ditugun abestietan. Eta gehiago ere! Askotan entzun daitezke abesti modernoetan duela 200 urte idatzitako melodiak! 
Hemen duzue adibide bat. Aurten hitz egin dugu Mozarti buruz. Gogoratzen? Evanescence taldeak ere bere Requiemaren pasarte bat aukeratu du bere abesti bat egiteko. Mozartek pasarte hori bukatu gabe utzi zuela ikusi genuen, hil egin baitzen. Requiemaren "Lacrimosa" izeneko pasartea da. Hemen dituzue biak entzuteko eta konparatzeko.
Evanescence
Mozart "Lacrimosa" (Requiem)
Baina ez da hau adibide bakarra. Pop, rock, etab.en historian zehar honelako adibide ugari entzun ahal izan ditugu. Ezzagutzen al dituzue? Hona hemen nire proposamena. Bilatu ezazue Ecooglen honi buruzko informazioa eta idatz ezazue komentarioetan zein adibide aurkitu dituzuen. Ondo?