Gelan abesti polit hau lantzen ari gara. Japonieraz dago. Akonpainamentua ez daukat, baina ezagutzen dugu gelan pianoarekin jotzen baitizuet. Aurkitu dunana, youtuben norbaitek igotako bertsioa bat da, eta ondorengoa da.
Txirularekin ere jo ahal izango dugu abestia. Partitura laister jarriko dizuet.
Play Simon,
Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!
Mostrando entradas con la etiqueta Txirularako. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Txirularako. Mostrar todas las entradas
2010/04/23
2010/04/20
Hear the wind
Hemen duzue "Hear the wind" abestia. Txirularekin jo eta abestu egingo dugu. Polita da, baietz? Hemen lehen ahotsa dago bakarrik.
Eta bi ahotsetara abestea lortuko bagenu, honela entzun beharko litzateke.
Txirulako partitura hemen duzue, testuarekin batera.
Eta bi ahotsetara abestea lortuko bagenu, honela entzun beharko litzateke.
Txirulako partitura hemen duzue, testuarekin batera.
Etiquetas:
ahotserako,
Txirularako
2010/02/17
Santa Mariaren Kantiga

Oraingo honetan 6. mailakoentzako Kantiga jartzen dizuet. Ez da batere zaila, eta gelan esan bezala kultura pixkat lantzeko erabiliko dugu. Partitura hemen ikus dezakezue.
Ikusten duzuenez, garai hartako partiturak oso desberdinak ziren, ezta? Gelan horri buruz hitz egingo dugu. Eta bertsio original bat ere jarri dizuet, estiloa etab. ere ikusteko.
Ondo segi!!
Etiquetas:
6. maila,
Txirularako
2010/02/11
Druida
Oporrak eta gero, berriro ere ikasturteari martxa hartuko diogu. Horretarako kanta berria hemen jarriko dizuet etxean entzun eta praktikatu ahal izateko. Beti bezala, partitura ikus ahal izateko egin ezazue klik hemen.
Eta disfrutatzeko... ikusi bideoa! Baietz pasiloetatik jendeak hau abesten bukatu!!!
Eta disfrutatzeko... ikusi bideoa! Baietz pasiloetatik jendeak hau abesten bukatu!!!
Etiquetas:
5. maila,
bideoak,
Txirularako
2010/01/28
Beethoven eta Tutira Mai Nga Iwi

Kaixo, ikasleak!
Aurtengo ikasle askorentzat berria izango da hau guztia; baina lasai, gelan ere bloga nola erabili ikasten joango gara eta.
Hasteko, hemen azalduko zaizkizue Tutira eta 9. sinfonia txirularekin jotzeko laguntzak. Etxean gehiago gozatuko duzue bozgorailuak pizten badituzue. Animo eta praktikatzera!!!
Partitura, hemen.
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
Txirularako
2009/03/23
Edelweis (Sonrisas y lagrimas)
|
Partitura hemen ikusi dezakezue. Ez da guztiz zehatza, baina nahikoa elkarrekin jotzeko. Oso polita da abestia, baietz? Gainera nahiko erraza ere. "Sound of music" filmekoa da. Egilea, Richard Rodgers dela uste dut. Konproba ezeazue eta esango didazue...
Etiquetas:
musika,
Txirularako
2009/03/16
3. eta 4. mailakoen abestiak
Hau da txirularako beste abestia, "Ene maitia". Azkenean, Beethovenen abestia ereat utzi dut. Hau oso polita da eta ez da zaila. Animo!
Abestia, hemen...
Txirulaz IItik ateratako abestia da. Xabier Zabalak egindakoa.
Laguntza ere laister jarriko dut.
Eta hemen sinfoniaren abestia, 9. sinfonia.
Eta laguntzarako musika...
Kontuan izan ez dela originala, moldaketa bat baizik. Youtuben topa ditzakezue bertsio onak. Animo eta lan hau ezagutu, merezi du eta!
Abestia, hemen...
Txirulaz IItik ateratako abestia da. Xabier Zabalak egindakoa.
Laguntza ere laister jarriko dut.
Eta hemen sinfoniaren abestia, 9. sinfonia.
Eta laguntzarako musika...
Kontuan izan ez dela originala, moldaketa bat baizik. Youtuben topa ditzakezue bertsio onak. Animo eta lan hau ezagutu, merezi du eta!
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
Txirularako
2009/01/19
"Misión imposible" eta "Chariots of fire" soinu bandak
Hemen dituzue etxean praktikatzeko beste bi abesti.
Hemen, "Mision imposible" (Norberak praktika dezala bere erritmoa) (Egilea: Hans Zimmer)
Eta hemen, "Chariots of Fire". (Egilea: Vangelis)
Animo eta praktikatu, gutxi falta da eta!
Hemen, "Mision imposible" (Norberak praktika dezala bere erritmoa) (Egilea: Hans Zimmer)
Eta hemen, "Chariots of Fire". (Egilea: Vangelis)
Animo eta praktikatu, gutxi falta da eta!
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
2008/11/27
"Karibeko piratak" soinu banda eta "When tha saints..."
4. mailakoen kanta ere hemen duzue. Klaus Badelt-en musika da Karibeko Piratak filmearentzat egindakoa. Zuek ere, saltxeatu ezazue blogean ikus daitezken hainbat gauza. Animo!
Partitura hemen ikusi dezakezue.
Kontuz, ez baita gelan landuko dugun bertsioa. Hori laister aldatuko dut.
Hemen duzue landu beharreko beste kanta. Ez da behin betikoa, baina entsaiatzeko balioko dizue!
When the saints go marching in (Louis Amstrongek fama eman zion), txirularekin jotzeko. Partitura ere hemen duzue...
Partitura hemen ikusi dezakezue.
Kontuz, ez baita gelan landuko dugun bertsioa. Hori laister aldatuko dut.
Hemen duzue landu beharreko beste kanta. Ez da behin betikoa, baina entsaiatzeko balioko dizue!
When the saints go marching in (Louis Amstrongek fama eman zion), txirularekin jotzeko. Partitura ere hemen duzue...
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
Material berria
Kaixo!
Material UGARI dago hemen aztertzeko eta lantzeko (agian errepikatuta eta guzti). Saltxeatu ahal duzuen guztia, hau baita ikasteko modu bakarra.
Hemen, landu beharreko partitura duzue eta jarraian txirularekin batera jotzeko musika. Ea zer moduz moldatzen zareten... "Sentido y Sensibilidad" (1995) soinu bandaren zati bat da, eta egilea "Patrick Doyle" da.
Hemen doaz ere 2Los chicos del coro" (2004) filmaren abestiak, aste kulturalerako landu beharko direnak. Egilea: Bruno Coulais
Karaoke moduan abestekoa...
Bertsio originala...

2008/11/10
"Titanic" soinu banda
Titanic pelikula famatuaren soinu banda ikasi behar dugu oraingoan. Oso famatua izan zen bere garaian eta oraindik ere oso gustura hartzen den kanta da hau. Agian, aste kulturalean jotzeko aproposa izan daiteke...
Hemen duzue txirularekin batera jotzeko laguntza (Zabier Zabalak egindako laguntza da, "Txirulaz")eta partitura
(Ea formatu honetan zer moduz ateratzen den...)
Baita ere youtubetik ateratako Celine Dionek abesten duen bertsio orginala.

2008/11/05
"La gran evasión" soinu banda
Kaixo!
Txirulako abesti berri batekin hasiko gara. Ez du aurrekoarekin zer ikusirik eta pixkat zailagoa izango da. Hala ere, askotan errepikatzen den pasarte bat da, eta azkenean, ez da horrenbesterako izango.
Filme baten soinu bandako doinu bat da, "La gran evasión" (Elmer Bernstein) eta ezaguna egingo zaizue. Hemen, partitura (orain arteko formatu desberdina dauka, baina balioko duelakoan nago...), txirularekin jotzeko laguntza (midi formatuan egindakoa) eta youtubetik ateratako eszena desberdinen bilketa jarriko dizuet.
Aste kulturalean jotzeko aproposa iruditzen zait, moldaketa "txikiren" bat ere gehituko diogularik... Animo eta saiatu!!
Mikel

2008/09/19
"You and me" (joko olimpikoak)

Aupa, ikasleak!
Hemen duzue ikasi beharreko lehen abestia. Ez da oso zaila, gainera, aurtengo joko olimoikoak ikusi badituzue, askotan entzudako kanta izango da hau. Bi bertsio jarriko dizkizuet, Liu Huan eta Sarah Brightman- ek abestutakoa eta txirularekin jotzekoa izango dena.
Bi bertsio hauek desberdinak dira. Animatu eta idatz ezazue komentarioetan zein den bien arteko desberdintasuna. Ondo?
Klik egin hemen partitura ikusteko.
Txirularekin jotzeko jaguntza
Bertsio originala
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
Txirularako
2008/09/17
Mundu berri bat (Dvorak)
Kaixo berriz guztioi!
Ez pentsa ahaztuta nengoenik. Hemen doakizue ikasi beharko duzuen lehen abestiaren pasartea eta partitura .
("DECCA" etxeak grabatutako bertsioa. Istiván Kertész zuzendaria eta "London Symphony Orchestra", 1991)
Dvorak-en 9. sinfoniaren 2. mugimenduko melodia ikasi beharko duzue txirularekin. Ez da batere zaila, horregatik musika egitea eskatuko dut, hau da, ez da inportantea izango notak jotzea, nola jotzen ditugun baizik. Musika espresatzeko bide bat denez, espresatu beharko dugu, ezta?
4. mugimenduaren bideoa ere jartzen dizuet, izan ere sinfonia osoa ikaragarri polita da, etxean edukitzea pena merezi duen horietakoa. (bideoa kargatzen astiro doala uste dut...)
Hemen doaz galdera pare bat (badakizue erantzunak asko baloratzen ditudala):
1.- Zergatik du sinfonia honek "Mundu berria" izena?
2.- Zein da 2. mugimenduko melodiak originalarekin duen desberdintasun "txikia"?
(Galdera hau musika eskolara zoaztenentzat aproposagoa da)
Animo, eta adi berriei!

2008/03/01
"Sentido y Sensibilidad" soinu banda
Hona hemen "Sentido y Sensibilidad" soinu bandaren abestia etxean praktikatzeko nahi baduzue. Nahi izatekotan komentarioak egin jarduera honi buruz. Animo!
(Audioa jartzeko dago)
Partitura behar baduzue, klikatu hemen.
(Audioa jartzeko dago)
Partitura behar baduzue, klikatu hemen.
Etiquetas:
5. maila,
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
2008/02/29
Los chicos del coro (Pepinot)
Hemen duzue "Los chichos del coro" soinu bandaren "Pepinot" abestia txirularekin praktikatzeko. Animo!
Partitura behar baduzue, klikatu hemen.
Partitura behar baduzue, klikatu hemen.
Etiquetas:
lehen hezkuntza,
musika,
Txirularako
Suscribirse a:
Entradas (Atom)