Play Simon,

Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!

Simon made by Neave Games

Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2011/03/20

Etwinning proiektua




Aurten, berrikuntza bezala, Etwinning proiektuan (esteka ikusi) parte hartzea erabaki dugu (Comenius programaren atal bat). Lan honen bitartez, Europako beste herrialde batzuetako ikasleekin internet bidezko harremana izango dugu, kurrikulumean txertatukako edukiak lantzeko. Aldi berean proiektu mota honetan lan egitean, derrigorrezko hezkuntzan bermatu behar diren konpetentziak landuko ditugu; eta hala nola, Europear dimentsioa, Teknologia berrien erabilera eta talde lana.





Hasiera honetan Ingelesa eta Musika lantzeko bi proiektutan murgilduko gara. Atal honetan ikus dezakezue horietako baten Etwinning zigilua klik eginaz.





Modu honetan, eskolak berrikuntza projektuetan guztiz murgilduta jarraitzen du, kalitatezko hezkuntza eskeiniz eta motibazioa piztuz.





2008/11/20

Arlo desberdinak lantzeko Webguneak

Kaixo, ikasleak!

Orain aurkezten dizuedan Webgune honetan, eskolako arlo guztiak interneten bidez ere gehiago lantzeko aukera ona duzue. Denetarik dago: musika, matematika, 2. hizkunza, ingelesa... oso modu atseginean, gainera!

Internet erabiltzen ikastea komeni zaizue. Ez galdu aukera hau eta zerbait interesgarria topatzen baduzue, bai musikarako bai beste gaietarako, ez zalantzarik eduki eta zuen irakasleei azaldu ikasitakoa! Asko gustatuko zaie!

Webgune hori bisitatzeko, klikatu hemen!



Honetan ere, musika eta plastikako gauza ugari egin daitezke... Klikatu!


Bestela ere, ikusi Webgune loturaren tokian jarri ditudan lotura berriak. Gehienak erderaz badira ere, euskaraz ere badago!!!

Ondo segi!

Template by:
Free Blog Templates