Bai, bai... gaur musikarien eguna da. Santa Zezilia eguna. Hainbat lekutan kontzertu ugari eskeiniko dira bere omenez, eta musika eskoletan jai egingo da. (Gure eskolan maisuaren eguna ospatuko dugu datorren ostiralean!)
Historiak ez du hain garbi uzten Zezilia santuaren erlazioa musikarekin. Wikipedian irakurri dezakezue zerbaiot honi buruz. Laburtzeko esango dizuet, errenazimentuan, Latin hizkuntzaren itzulpen kaskar bati esker, gaur egun Zezilia santua dela musikarien patroia. Itzulpen hori dela eta, errenazimentuko margolariek etab., instrumentu batekin margotzen hasi ziren Santu bihurtuko zena. Gerora, ohartu ziren hasierako testu horrek beste zerbait zioela.
Beno, Ondo pasa egun hau eta astelehena arte!
0 comentarios:
Publicar un comentario