Play Simon,

Aspaldiko jolasa da, baina garuna astintzeko eta memoria lantzeko oso jolas dibertigarria da. Ea zeinek lortzen duen soinu gehiago errepikatzea!

Simon made by Neave Games

2010/02/17

Santa Mariaren Kantiga


Oraingo honetan 6. mailakoentzako Kantiga jartzen dizuet. Ez da batere zaila, eta gelan esan bezala kultura pixkat lantzeko erabiliko dugu. Partitura hemen ikus dezakezue.


Ikusten duzuenez, garai hartako partiturak oso desberdinak ziren, ezta? Gelan horri buruz hitz egingo dugu. Eta bertsio original bat ere jarri dizuet, estiloa etab. ere ikusteko.



Ondo segi!!

2010/02/11

Druida

Oporrak eta gero, berriro ere ikasturteari martxa hartuko diogu. Horretarako kanta berria hemen jarriko dizuet etxean entzun eta praktikatu ahal izateko. Beti bezala, partitura ikus ahal izateko egin ezazue klik hemen.




Eta disfrutatzeko... ikusi bideoa! Baietz pasiloetatik jendeak hau abesten bukatu!!!

2010/01/28

Beethoven eta Tutira Mai Nga Iwi


Kaixo, ikasleak!

Aurtengo ikasle askorentzat berria izango da hau guztia; baina lasai, gelan ere bloga nola erabili ikasten joango gara eta.

Hasteko, hemen azalduko zaizkizue Tutira eta 9. sinfonia txirularekin jotzeko laguntzak. Etxean gehiago gozatuko duzue bozgorailuak pizten badituzue. Animo eta praktikatzera!!!






Partitura, hemen.

2010/01/07

Berriro elkartu gara!

Aupa, ikasleak!

Denbora asko pasa da, baina elkarrekin gaude dagoeneko. Egun hauetan aste kulturala prestatzen hasiko gara. Talde bakoitzak zer egin behar duen pixkanaka joango naiz esaten, baina jakin ezazue "You and me" abestiaren laguntza prest duzuela berriro ere etxean praktikatzeko. Besteena jartzen joango naiz, ez kezkatu. Ikusiko duzue zein gauza ederrak egingo ditugun! Animo!

Hasteko hemen duzue You tube-tik ateratako bitxikeria bat. Kontatuko didazue zer iruditzen zaizuen. Bide batez... norbaitek ba al daki zein kanta den?

2009/06/24

Udako oporrak iritsi dira!


Beno...

Azkenean iritsi dira udako oporrak! Gogo handia edukiko zenuten, ezta?

Konturatuko zinetenez, txat gela ere itxita dago (ni ere oporretara noa, aizue!!), baina datorren ikasturtean berriro martxan jarriko dut.

Aurten 6. mailakoei agur esan behar diegu. Askok lan polita egin dute, batez ere moreek eta berdeek Rock Trap-arekin (pena azken saioa ezin izan nuela grabatu, baina ea laister zintzilikatzen dudan daukadan beste bideo bat. Han nahiko ondo ikusten da nola egiten zuten...)

Baita ere Irailan 1go mailakoei "kaixo esango diegu" eta Blogaren erabileran 3. mailan ikasle berriak izango ditugu.

Bitartean, udaran gozatu ezazue. Disfrutatu eta deskantsatu pilo bat. Baina baita ere buruak astindu gelara ideia fresko eta berriak ekartzeko. Ni dagoeneko hortan ari naiz, ea datorren ikasturtean Rock trap moduko gauza interesgarriak egiten ditugun.

Jakin ezazue ni, agian, Urtarrila arte ez naizela eskolan egongo ikastaro bat egin behar baitut. Hala ere kontaktuan egongo gara.

Beno, besterik gabe, udara on ona izan!!!!

Mikel

2009/05/26

Five experience txikleak!

Txikleei buruz blog honetan? Gelan ezin dira jan eta! Egia da, baina interneten saltxeatzen ari nintzela, hau topatu dut. Txikle hauen Webgunean musika egiteko aplikazio bat sortu dute eta lehiaketa bat ere. Irabazleak Japoniara bidai bat! Horretarako Webguneko aplikazioan musika sortu besterik ez dago eta parte hartu.

Adibide bat ikusteko hemen duzue youtubeko bideo bat.



Lehieketan parte hartzeko praktika handia beharko bada ere, momentu atsegin bat igarotzeko oso aproposa da, jolas moduan aritzeko. Saiatuko al gara zer edo zer polita egiten? Animo!

2009/03/25

Rock Trap lantzeko



Primeran egiten dute hauek! Guk, gure moldaketekin, oso ondo egingo dugu. Ez da lan erraza izango, praktika handia beharko dugu, baina saiatzeak merezi du, ezta?

Aupa!

2009/03/23

Edelweis (Sonrisas y lagrimas)

Get this widget | Track details | eSnips Social DNA


Partitura hemen ikusi dezakezue. Ez da guztiz zehatza, baina nahikoa elkarrekin jotzeko. Oso polita da abestia, baietz? Gainera nahiko erraza ere. "Sound of music" filmekoa da. Egilea, Richard Rodgers dela uste dut. Konproba ezeazue eta esango didazue...

2009/03/16

3. eta 4. mailakoen abestiak

Hau da txirularako beste abestia, "Ene maitia". Azkenean, Beethovenen abestia ereat utzi dut. Hau oso polita da eta ez da zaila. Animo!

Abestia, hemen...

Txirulaz IItik ateratako abestia da. Xabier Zabalak egindakoa.
Laguntza ere laister jarriko dut.

Eta hemen sinfoniaren abestia, 9. sinfonia.

Eta laguntzarako musika...


Kontuan izan ez dela originala, moldaketa bat baizik. Youtuben topa ditzakezue bertsio onak. Animo eta lan hau ezagutu, merezi du eta!

2009/03/09



Soinuaren uhinak gatza nola mugitu eta irudi geometrikoak nola egiten dituen ere polita da ezta?

Bila ezazue interneten soinuaren propietateei buruzko artikulu interesgarriak eta ekarpena egin gelara. Animo eta bilaketa ona egin!!!

2009/03/04

Praktikatzeko jolas bat






Anima zaitezte honako hau probatzea. Zenbat "kliketan" lortu duzue soinu bikote guztiak bilatzen? Ea norbait animatzen den gelan ere egiteko!!

2009/03/03

"soinuaren kualitateak"

Ikasturtean zehar ere "soinuaren kualitateak" landuko dituzue. Dagoeneko gelan hasi gara gaiarekin eta hainbat gauza ere ikasi ditugu. Anima zaitezte sarean (youtube etab.etan) gaiari buruzko informazioa eta bitxikeriak bilatzea. Hona hemen adibidetxo pare bat.


Bitxia, baietz? Norbaitek ba al daki zergatik gertatu den hori? Asmatzen duenak positibo bat!!!!!

Template by:
Free Blog Templates